Sarrera

Kirolariak aspaldidanik konturatu dira helburuak lortzeko kirolariaren osotasuna landuko duen plan estrategiko baten beharraz. Plan  honetan, arlo fisikoaz gain, arlo mentala eta espirituala ere lantzen dituzte, bizitza pertsonala zein kirol emaitzak nabarmen hobetuaz. Azken finean, gizakion berezko errekurtsoak hobe erabiltzean datza gakoak.
Ikasle, langile zein guraso rolean gure errendimendua orduan eta hobeago aprobetxatzea eskatzen digun gizarte honetarako prestakuntza behar dugu. Ikasleei gaztetxoak direnetik errendimendu altuagoa eskatzen zaie (zeresanik ez, ikasketa orokorrez gain bestelako ikasketak egitera ausartzen badira: musika, e.a). Langileoi, lan sari berdinean, produktibitatea, kalitatea, sormena, eta beste hamaika eskakizun gehitu zaizkigu eta, baldintza hauetan, ikasle zein langile guraso eta seme alaba bilakatzerakoan, konfliktoak nabarmen zaildu dira.
Gizartea ikaragarri berekoia bilakatzen ari da eta honek ez dakar ezer onik. 
Honek denak bizitzaren presioa nabarmen handitzen digu, nekea, haserrea, estresa, energia falta, gogo falta eta abar egunerokotasunean azalduaz.
Nere bizitzako estresaren goi maila jo ondoren (3 kotxe istripu, 3 kotxe txikitu, e.a.) eta bizitza kalitate eza urte ugariz ongi ezagutu ondoren (bizitzeko gogoa?), egoerari buelta eman zekioken tresna bilduma ezagutu nuen. Behar bezala eta disziplinaz praktikatu dut eta praktikatzen jarraitzen dut. Bidean, familia (bikotea eta bi seme alaba), adin eta musika tresna ezberdina ikasten duten ikasle ugari, musikari profesionalak, kirolari profesionalak, irakasleak, bestelako lagunak, hitzaldi ezberdinetan ezagututako pertsonak, eta abar luze bat baliatu da tresna hauetaz. Emaitzak zoragarriak izan dira.
Pertsonalki bizitutakoari eta gerturatu zaizkidanen esperientzia positiboak entzun ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010) master bat egin nuen  unibertsitatean mundu mailan egindako ikerketa zientifikoak bildu asmoz. Emaitzek aurreko esperientzia personal bikaina baieztatu dute.
Hemen aurkezten diren tresnak disziplinaz erabiliaz, bizitza kalitate zoragarria eskuratu dut: Nere ametsetako bizitza lortu dut eta egindako lanaren emaitzaz ikaragarri arro nago. Jendaurrean disfrutatu egiten dut (lehenago ez bezala) eta bizitzako helburuak ikaragarri argitu ondoren, gustora nabil zorionean hegaka
Informazio hau onegia da gordetzeko. Zabaldu beharra sentitu dut eta horretan nabil.
Zure txanda iritsi da: tresnok ikasi, disziplinaz erabili eta emaitza berdinak edo hobeagoak lortu zenitzake. Animo, merezi duzu eta!